"Geroa, hemen” egitasmoaren barruan Euskal Idazleen Elkarteak BBKren laguntzaz antolatu duen bigarren saioa izango da. Martxoan “Etorkizuneko gorputzak” gaiaren inguruko solasaldi arrakastatsua eskaini zuten Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxeak, eta oraingoan ikastaro bat proposatu nahi dute.
Maite Lopez Las Heras poetak “Etorkizuneko klasikoak” izeneko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du.
Besteak beste, hauek dira landuko dituen arloak:
Literatura-lanez gain, musikan zein beste arteetan klasikotzat hartzen diren lanak ere aztertuko dira. Literaturari dagokionez, genero desberdinak landuko dira: ipuina, olerkia, eleberria, mikroipuina…
Klasikotzat hartzen diren lanen egileak ere jorratuko dira, haien jatorria, generoa, eta abar.