MOMENTUA BIZI, ESPERO EZ DUGUN GORPUTZ BATERANTZ. Koldo Arostegi eta Eneko Gil

Errenteria Del 5 de junio 2023 al 8 de junio 2023
  • MOMENTUA BIZI, ESPERO EZ DUGUN GORPUTZ BATERANTZ. Koldo Arostegi eta Eneko Gil

Badator 2023ko Eztena jaialdia. Kalearen gaia abiapuntu hartuta ekainak 9, 10 eta 11ko asteburuan arte eszenikoek girotuko dute Orereta. Hori dela eta, aurtengo edizioan 3 tailer antolatu dira ekainaren 5etik 10era bertan parte hartu nahi duten antzerki eta performance zaleentzat. Tailer guztiak doainik izango dira eta hauetan landutako prozesuaren erakustaldia asteburuan zehar egingo da.

Inprobisatzen lagunduko diguten jarraibideak praktikatzeko gune bat izango da tailerra. Hiru dimentsioko gorputz erabilgarri bat lortzeko arreta landuko da bertan. Ez dugu mugimendua modu zehatz batean sortzea bilatuko, unean bertan bizitzea baizik; espazioa, zoria eta inkontzientea izan daitezen gu manipulatzen gaituztenak. Entzuteko gaitasuna landu, arreta esnatu eta hura deshierarkizatzeko gune izango da. Gorputza hustu eta kristal garden bat bezala momentuari heldu nahi dionak hemen du aukera.

ADDE Dantza

En breve

Dónde