OSKARBI TALDEA KONTZERTUAN / HAMABIGARREN DISKOAREN AURRERAPENA
Ez Dok Amairuko partaide izan zen Oskarbi taldearen ibilbide luzean (1966-2021), hilabete hauetan hamabigarren diskoa bukatzen ari dira. Dozena bat piezarekin osatutako disko berria udazkenean plazaratuko da. Bilboko Euskaldunakoak aurrerapen bat izan nahi du.
Disko berriko kanta gehienak azken urteotan Oskarbiren entsegu-faktorian sortutakoak dira. Taldeko kanta sortzaileek egindako melodia soilak, gero talde lanean aberastutako ahots harmoniak eta musika laguntzak bilakatu dira. Gainera, Oskarbiren lau abesti Loinatz Abesbatzarekin batera grabatu dituzte.
Ordu eta laurdenez arituko da Oskarbi abesti berriak aurkezten eta betiko kanta historikoak eskaintzen. Euskaldunan agertuko den Oskarbi taldean hamar kide izango dira oholtzan, horietatik hiru taldekide berriak, aurten bertan hasi direnak.
6 ahots, gitarra, akordeoia, flauta, biolina eta pianoa.