Bertso bazkaria, Aterpean.
Eneko Lazkoz
Julen Zelaieta
Nafarroako bertso plaza aktibatzeko eta sustatu nahian, Zapla! egitasmoa jarri du martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Hain zuzen ere, ondorengo helburuak ditu:
Zazpi saio, denetarikoak
Bertso zirkuitu bat da Zapla! bere baitan; zehatzago, zazpi bertso saiok osatuko duten ziklo bat. Zazpi herri ezberdinetan eginen dira emanaldi horiek, apirilaren 23tik maiatzaren 15a bitarte; saio bakoitzean bertsolari ezberdinek hartuko dute parte. Ekitaldi bakoitzak, gainera, izaera propioa izanen du, besteengandik ezberdina. Hain justu, gorago aipatu bezala, hori da egitasmoaren helburuetako bat: bertso saioen diseinuan berritu eta esperimentatzea, ohikotik harago egon daitezkeen ariketa, gai eta saio motak proposatuz. Era berean, bertsolaritzaren aniztasuna ere islatu nahi du egitasmoak, kultur adierazpen horren barruan egon daitezkeen saio mota ezberdinak bilduz.
Lizarran, Beran, Irurtzunen, Zizur Nagusian, Antsoainen, Agoitzen eta Arantzan eginen dira zazpi saio horiek, eta bertako udalen laguntza jaso du Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitasmoa antolatu ahal izateko. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahalko dira martxoaren 29tik aurrera, 7 eta 8 euro bitarteko prezioan (bertso bazkarikoak 30 eurotan).