En el marco de la Semana de Música de Bakio 2019.
Estitxu Pinatxo abeslari beratarrak eta Mikel Santxez gitarjole lesakarrak sortu genuen DAMA BELTZAK izeneko emanaldia. 2018ko irailean estreinatu genuen eta ordutik hainbat hitzordu izan ditugu Euskal Herriko herri ezberdinetan.
Musika bikaina egiteazgain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei merezitako errekonozimendu xumea da DAMA BELTZAK. Mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren, bertzeak bertze, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin. Ahazturan gera ez daitezen, bortz emakume ausart hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatuko ditugu. Estitxuren ahotsa oinarri hartuta, piano eta gitarra doinuek jantziko dituzte gure dama beltzen abestiak.