Formol Laborategia 2019an sortu zen. Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren eta Intza Alkainek osatzen dute taldea eta laborategiaren norabideak honakoak dira: batetik, antzerki garaikidean murgidu eta poetika eta estetika berriak arakatu eta lantzea; bestetik, euskal kulturgintzarekiko erantzukizunari testigua hartzea; eta azkenik, gazte belaunaldiaren hotsak oholtzan bildu eta euskarazko antzerkiari publiko gazte bat sortaraztea. 2020an Maketa deituriko work in progress bat aurkeztu zuten eta 2021an lehen antzezlana, Album, estreinatu zuten.