ABBA talde entzutetsuaren 23 arrakasta handitan oinarrituta, Iruñeko auditorioan eskainiko diren zazpi emanaldietan Dancing Queen, Gimme Gimme Gimme, Chiquitita eta The Winner Takes It All entzun ahalko dira, besteak beste. Dudarik gabe, amei eta alabei, maitasunari eta lagun zaharrei egindako omenaldi paregabea.
Sinopsia:
Donna, ama ezkongabea eta independentea, hotel txiki baten jabea da Greziako uharte idiliko batean. Han berak bakarrik hazi du bere alaba Sophie, ezkontzera doana. Neska gazteak, inori ezer esan gabe, amaren bizitzatik igaro ziren hiru gizonak gonbidatzea erabaki zuen, benetako aitak aldarera lagun diezaion. Donnak, berriz, haurtzaroko bi lagun gonbidatzen ditu. Taldea berriro elkartzeak barre eta zirrara eragingo dio publikoari.