Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025: "Iribarne"

Eibar 2026(e)ko Martxoak 12
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025: "Iribarne"
    Argazkia: Geraldine Leloutre
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2025: "Iribarne"

 

2025eko Eibarko Antzerki Jardunaldien barne.

"Bizitza osoan kondoirik ipini gabe esan ditut egiak, eta halaxe hiltzeko asmoa dut" (Manuel Fraga)

IRIBARNE Rouco Varela kardinalaren herri berean jaiotako tipo bat da; zehazki, Alfontso XIII.aren erregealdian (Espainian zinema pornoa lehengoz sustatu zuena? Bai-bai, horixe bera). Urtebete zuela Kubara emigratu ostean, Primo de Riveraren diktadura hastearekin batera garaile itzuli zen gure protagonista, urte pare batez Amerikak eginda, alkatearen (eta frantses emakume baten!) semea izateko. II. Errepublikaren hasieran ekin zion batxilergoari, eta ia-ia apaiz egin zen Gerra Zibilean; baina, Madrilera alde egitea erabaki zuen, itzal handiko beste galiziar baten arrastoari jarraituz, Delako Gizon Horren Aroa inauguratu eta berehala (bai, noski, Caudillisimoaren Aroa). Hain gogor saiatu zen caudilloa bezalakoa izaten, ezen berandu baino lehen haren ministro izatera iritsi zen, nahiz eta bi egun lehenago haren alabaren ipurdiari tiro egin (baina, zer diozu? Bai-bai, benetako datua da!). Espainiako lehen oposiziogilea izan ondoren, Caudilloa ordezkatu nahi izan zuen hura hil zenean. Baina, ezin izan zuen: leku hori ez zen oposizio bidez lortzen. Eta erregeorde-karguarekin konformatu behar izan zuen bere Terra Galega maitean.

Iribarneren testua Esther F. Carrodeguasena da, Supernormales arrakastatsu eta sarituaren egilea. IRIBARNE ahalegin lotsagabe bat da, ulertzeko nola iritsi garen honaino, Esta España Mía (Esta España Nuestra) honen Historia Ederreko pertsonaia sekundario baina ezinbesteko horietako baten eskutik. Esta España Viva, Esta España Muerta honetako pertsonaietako baten eskutik. Baina, kontuz: hala badirudi ere, hau EZ da Manuel Fragari buruzko biopic bat. Gustura egingo genuen hori, baina… ez zen obra bakarrean kabitzen!

Fitxa artistikoa:

  • Testua: Esther F. Carrodeguas
  • Zuzendaria: Xavier Castañeira
  • Antzezleak: Mónica García, Xurxo Cortázar, Anxo Outumuro, Lidia Veiga, Jorge de Arcos eta Esther F. Carrodeguas
  • Koreografoa eta zuzendariaren laguntzailea: Sabela Domínguez
  • Soinu-espazioa eta abestitzarrak: Berto
  • Espazio eszenikoa: Xavier Castiñeira eta Diego Valeiras
  • Jantziak: Diego Valeiras
  • Argiztapena: Diego Vilar – Equipo Creativo RTA
  • Ikus-entzunezkoak: Pablo Fontenla
  • Produkzioa: Juancho Gianzo
  • Butacazeroren produkzioa, CDNrekin eta Ribadaviako Nazioarteko Antzerki Jaialdiarekin koprodukzioan
  • Iraupena: 180 minutu (atsedenaldiarekin)
eibar.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaButacazero
  • Data 2026(e)ko Martxoak 12
  • Ordutegia19:00
  • LekuaColiseo Antzokia
    Merkatu, 2
    Eibar
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Coliseo Antzokia, Eibar

Non