Jorge Pardo

Barañáin 2025(e)ko Urriak 11
  • Jorge Pardo

Jorge Pradok Ameriketako Estatu Batuetako 2020ko Gramy saria irabazi zuen, urteko jazzeko diskorik hoberenarena. 2013an, Europako jazz musikari hoberenaren saria, Parisko Jazzeko Akademia Frantsesak emana, eta sari hori lortu duen musikari espainiar bakarra da. Bestalde, 2015ean, Espainiako Kultura Ministerioaren Egungo Musiken Sari Nazionala jaso zuen. Azken 30 urte hauetan, Paco de Lucíaren aritu da, Camarón de la Islarekin (La leyenda del tiempo), Chick Corearekin, flamenkoa eta jazza uztartzen dituzten 30 disko baino gehiago egin ditu, eta pop espainiarreko hainbat artistarekin jardun du (Mecano, Miguel Ríos, Presuntos Implicados eta Oscar Montes). Jorge, beraz, artista paregabea eta ospetsua dugu mundu osoan. 

JORGE PARDOREN ONDAREA, 50 URTEZ MUSIKAGINTZAN

Jorge Pardo: AEBetako Grammy sari baten irabazlea, mundu osoan goretsitako flauta- eta saxofoi-jotzailea, Paco de Lucíaren, Astrud Gilbertoren, Camarón de la Islaren eta Chick Corearen disko eta kontzertuetako parte-hartzailea, ezinbesteko musikaria flamenko-jazzaren edo flamenko-fusioaren sorreran eta garapenean. Luze jo zuen flamenkoa eta jazza uztartu ezinak. 1950eko hamarkadaren amaiera arte ez zen bi estilo horien arteko hurbiltzerik gertatu, eta gerturatze hori norabide bakarrekoa izan zen,hain zuzen ere, Miles Davisen eta Bill Evansen eskutik (Sketches of Spain). 1967an, Pedro Iturraldek eta Paco de Lucíak bide berriak urratu bazituzten ere, Jorge Pardok batu zituen naturaltasunez bi musika lengoaia horiek, 1980ko urteetan, saxoa eta flauta joz.

2013an, Jazzaren Frantziako Akademiak Europako jazz musikaririk hoberenaren saria eman zion Jorge Pardori, eta Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Egungo Musiken Sari Nazionala jaso zuen 2015ean.

Jorge artista aparta da, eta bere ibilbide profesionala horren erakusgarri da: 30 urte baino gehiagoz Paco de Lucíaren taldeko kide, Camarón de la Islarekin grabatutako diskoak (La leyenda del tiempo), flamenko-jazzeko bere 30 diskoak eta Espainiako pop musikagile zenbaitekin izandako lankidetza (Mecano, Presuntos Implicados, Miguel Ríos eta Omar Montes).

 
 

Jorge Pardo – Saxoa eta flauta
Melón Jimenez – Gitarra klasikoa
Bandolero – Perkusioa

Iraupena: 90

 

 

Laburrean

Non