"Lázaro de Tormes"

Sestao 2025(e)ko Urriak 3
  • "Lázaro de Tormes"
    Argazkia: La Compañía del Alba

Jatorrizkoaren herri-ondarezko sustraiari eta eleberriaren hizkuntza-adierazpenaren edertasunari eutsiz, "Lázaro de Tormes" antzezpenaren unean San Salvadorko artzapezaren ardoen pregoilaria denak, bere "pikardiak" kontatzen ditu bere bizitza justifikatzeko asmoarekin, bide batez bere garaiko gizartearen erretratu dibertigarri bat eginez.

Komikotasuna eta publikoarekiko konplizitatea presente daude muntaian, testuaren kalitate literarioa alde batera utzi gabe. Lazaro, ofizioz pregoilaria, berba erraz eta pausatukoa, "eszenifikatzaile" naturala da. Testua bere garaiko Espainiako gizarteari, gehienbat klase pasiboz osatuari, egindako kritika da: itsu eskalea, elizgizona, porrota jotako aitoren semea, aguazila, artzapeza...

Muntaia honek lau mende eta erdi geroago oraindik ezagutzen dugun mundu bat modu sinple eta natura- lean transmititu nahi du, eta, bere ospea gorabehera, ezezaguna izan daitekeen testu bat gure garaira eta espaziora hurbildu.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Compañía del Alba y Carlos Alba
  • Zuzendaritza: Felipe Santiago
  • Ekoizpena: AcostuBaxo Teatru
  • Iraupena: 75 minutu

Carlos Alba, Compañía del Albaren sustatzailea, aktore gisa Réplikan trebatu zen, Jaroslaw Bielskiren zuzendaritzapeko (1997/2000) Aktorearen Akademian. Informazio Zientzietan lizentziadun titulua ere eskuratu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Hitz eszenikoaren erabilera hobetu zuen La Abadiako antzokian, «La Transmisión del Legado de la Abadía» tailerrean, 2022an. Testu-egokitzapen onenaren FETEN saria jaso du (Juan Soldado, 2015), eta Asturiasko antzerki profesionalaren Nel Amaro saria ere bai birritan. Bere ibilbidean, antzerkiaz gain, ahozko narrazioa eta telebista ere jorratu ditu. Azken horretan “Animalada Xabaz” (TPA, 2021) haurrentzako telesaila sortu eta interpretatu du. Antzerkiari, juglaretzari eta herri-kulturari buruzko bere gogoeta teorikoa jaso du Academia de la Llingüa Asturiana, 118) eta AEDArentzat idatzitako artikuluetan.

sestao.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaCompañía del Alba y Carlos Alba
  • Data 2025(e)ko Urriak 3
  • Ordutegia19:30
  • LekuaSestaoko Musika Eskola
    Gran Vía 13
    Sestao
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Sestaoko Musika Eskola, Sestao

Non