"Camino a la meca"

Bilbao 2025(e)ko irailaren 3(e)tik 2025(e)ko irailaren 7(e)ra
  • "Camino a la meca"

Lola Herrera Gayarrera itzuliko da, berriro ere gu denok liluratzeko, aurretik “Cinco horas con Mario” edo “Adictos” berriagoarekin egin zuen moduan -gure artean aurkeztu dituen izenburu ugarien artean-. Oraingo honetan, benetako emakume batean inspiratuta estorioarekin dator, Helen Martinsena, zeina bere garaiko estamentu guztien aurka jaiki zen.

ZUZENDARIAREN OHARRAK

«Proiektu batean murgilyzeko aurkitzen dudan arrazoi nagusietako bat, betiko hunkituko nauten pertsonak ezagutzeko eta haiekin esperientziak partekatzeko aukera izango dudala jakitea edo atzematea. Zorte handia izan dut artista itzelen maitasun eta konplizitatea edukitzeagatik. Inspirazio-iturri dira.

Lola Herrerarekin maitemindu nintzen topaketaz topaketa. Bere karismak liluratuta, bere argitasunak hunkituta, bere jakin-minak eta desirak txundituta.

Gakoa halako emakume baten mailako material bat aurkitzean zetzan, berak hitz egin nahi zuen guztia nolabait irudikatuko zuena. Eta nik berarekin.

Athol Fugard-en “El camino a la Meca”, benetako emakume batean inspiratuta dago, Helen Martins, zeina bere garaiko estamentu guztien aurka jaiki zen. Desira lortu nahi duen izakia, adin edo belaunaldi bakar bati ere ez dagokion inspirazio-argia. Ziurtasunak baino gehiago galderak nahiago dituen norbait, bere askatasuna eta autonomia balioesten dituena, bere garaiari eta inguruan duenari aurre eginez.

Obra irakurtzean, Lolaren ahotsa entzun nuen testu bakoitzean taupadaka. Transzendentziarik gabe, aske bizitzeko eta gogo-biziz bzitzeko gonbitea da.

Bidaia aberasgarria eta atsegingarria izango zen antzezle-talde bat osatu nahi genuen, denok sentitzen baikenuen esperientzia guztiz eraldatzailea izango zela.

Ondradun eta gogotsu nago proiektu berri honekin, hura egiten dugunon guztion buruan eta gurekin izango diren ikusleen bihotzetan geratuko dela uste baitut».

Claudio Tolcachir

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egiletza: Athol Fugard. Versión y dirección / Bertsioa eta zuzendaritza: Claudio Tolcachir. Intérpretes / Antzezleak: Lola Herrera, Natalia Dicenta, Carlos Olalla. Escenografía / Eszenografia: Alessio Meloni. Vestuario / Jantzitegia: Pablo Menor. Iluminación / Argiztapena: Juan Gómez Cornejo. Una producción de Pentación Espectáculos. 

Egunak eta ordutegiak

  • Asteazkena: 20:00etan
  • Ostegunetan: 20:00etan
  • Ostiraletan: 20:00etan
  • Larunbata: 20:00etan
  • Igandean: 19:00etan

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko irailaren 3(e)tik 2025(e)ko irailaren 7(e)ra
  • OrdutegiaHainbat ordutegi
  • LekuaCampos Elíseos Antzokia
    Bertendona, 5
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa26€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Campos Elíseos Antzokia, Bilbao

Non