Jazzaldia 2025: Jordina Millà & Barry Guy

Hernani 2025(e)ko Uztailak 27
  • Jazzaldia 2025: Jordina Millà & Barry Guy

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

  • Kontzertua Zabalaga baserriaren barruan izango da.

Jordina Millà (pianoa), Barry Guy (kontrabaxua)

Jordina Millà eta Barry Guy 2017an gurutzatu ziren lehen aldiz Bartzelonako Mixtur festibalean. Konpositore egoiliarra zen Guy, eta pieza bat sortzen ari zen profesionalekin eta ikasleekin batera. Millà, taldeko pianistetako bat, berehala nabarmendu zen bere «konpromiso, energia, birtuosismo eta sormenagatik». Horrela eratu zen Austrian bizi den pianista katalanaren eta Suitzan bizi den kontrabaxu britainiarraren arteko adiskidetasun musikala.

Guy eta Millàk estudioko album bat grabatu zuten elkarrekin, String Fables (2021). Ondoren, ECM zigiluarekin, Live In Munich (2024) argitaratu zuten. Kritikak goretsitako disko honek 2022ko otsailean Municheko Schwere Reiter aretoan emandako kontzertua biltzen du. Inprobisazio askeagatik nabarmentzen da, umore aldakorra eta musika jariakor eta oso zehatza bereizgarri dituena. Horretarako, metodo ezohikoak eta berritzaileak baliatzen ditu soinuaren aukerak zabaldu eta instrumentuaren teknika tradizionaletatik harago doazen soinuak edo efektuak sortzeko. Millàk, bere musikaren soinu uhintsu eta zurrunbilotsua definitzeko, itsasoaren mugimenduei egiten die erreferentzia, “hain bizia eta iluna aldi berean”.

Barry Guy inprobisaziorako duen gaitasunagatik da ezaguna, kontrabaxuaren soinu potentzial guztia agerian uzteko balio diona. Eta ondo lagunduta dago Millárengandik; teklista handi hau soinuen mundu berri baterako bidea jorratzen ari da, pianoaren barrualdearen asmamen handiko esplorazioekin testura harrigarriak eta harmonia distiratsuak erauzten ari baita.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Uztailak 27
  • Ordutegia19:30
  • LekuaChillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
    Web
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Chillida Leku, Hernani

Non