Jazzaldia 2025: Txikijazz: Arima Soul

Hernani 2025(e)ko Uztailak 26
  • Jazzaldia 2025: Txikijazz: Arima Soul

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

  • Kontzertu hau Txikijazz jaialdiaren baitan burutuko da, haurrei zuzendutako emanaldia. Haurrek dute lehentasuna. Kontzertua kanpoaldean izango da museoaren zelaietan.

Lidia Insausti (ahotsa), Mikel Unzurrunzaga "Makala" (baxua), Antxon Sarasua (teklatuak), Martin Asarian (gitarra), Jokin Vitoria (bateria), Celes Albizu (perkusioa), Mikel Piris "Mihailovic" (saxofoia)

“Arima” hitza “soul” da ingelesez eta, hain zuzen ere, horixe egiten dute: soul, funk, R&B, 60ko eta 70eko hamarkadetako Jazz-groove eta discoa, baina estilo horien korronterik garaikideenean, hau da, Neo Soulen begirada jarrita. Taldea 2020an sortu zuten, Zarautzen, Makala dj eta baxuak eta Lidia Insausti ahots boteretsuak.

Talde honen errepertorioan euskaraz abestutako konposizio propioak daude batez ere, baina baita Marie “Queenie” Lyons, Gil Scott-Heron, Etta James... artisten bertsioak ere.

Lidia gaztearen berealdiko talentu bokala eta Mikel Makalak musikan bildua duen ezagutza uztartuta, Arima Soulek, bere lehen bost urteetan, EP bat, hainbat single eta estudioko album bat, Arima Soul – 1 (2022), kaleratu ditu. 2025eko udaberrian, Arima Soulek Gaua (2025) izeneko estudioko bigarren albuma argitaratuko du.

Orain arte, 60 kontzertu baino gehiago eman dituzte euskal geografian eta Espainiako hainbat hiritan, eta musikari eta talde nabarmenekin kolaboratu dute, tartean Paul San Martín, Jokin Vitoria, Gorka Gaztanbide, Hilario Rodeiro, Gonzalo Encinal, Andrés Navascues, Antxon Sarasua, Martin Asarian, Lide Hernando “Bele”, The Cherry Boppers, Marc Beinages, Paco Manzanares “Mantecao”, Lalo López...

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia12:30
  • LekuaChillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
    Web
  • Zenbatekoa7 / 14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Chillida Leku, Hernani

Non