Jazzaldia 2025: Crystal Murray

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Uztailak 25
  • Jazzaldia 2025: Crystal Murray

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

Parisen jaioa eta hazia, Crystal txikitatik egon da musikaz eta arteaz inguratuta. David Murray saxofonista du aita, eta musika ekoizten egiten du lan amak. Hala, haur bat besterik ez zela, kontzertuetara, Jazz klubetara eta aitaren biretara laguntzen zien gurasoei. Musika asko entzunez hazi zen eta horrela jarraitzen du, eta ugariak eta askotarikoak dira bere eraginak: John Coltrane, Marvin Gaye, Macy Gray, Jeff Buckley, Cocteau Twins, Massive Attack, Rihanna, Beyonce, Betty Davis, Björk, Tame Impala...

Beraz, jaso duen ondare musikal aberatsetik eta bere bizitza pertsonal joritik elikatzen da Crystal Murray, soul, R & B, pop, rock, glam, house, techno... estiloak darizkion musika sortzeko.

23 urte besterik ez dituen abeslari paristar hau interprete aparta da, eta dena ematen du agertokian, erosoen sentitzen den lekuan. Horren fede ematen dute Bartzelonako Sonar eta Parisko Rock En Seine jaialdietan bere kontzertuetara bertaratutako guztiek.

 

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia23:30
  • LekuaKeler Gunea

    Donostia / San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskararik gabe)
  • Ikusi agenda Keler Gunea, Donostia / San Sebastián

Non