Hatortxu Rock jaialdiaren 30. eta azken edizioa Lakuntzan egingo da 2025eko uztailaren 24tik 27ra.
Antolatzaileek Anestesia, ZETAK, Delirium Tremens, KOP, Zea Mays, Deskontrol + Arkada Social, Naxker, Ødei eta festara batuko diren beste hainbat talde iragarri dituzte. Aipatutakoez gain, Barniz, Bizardunak, Potato, Svetlana, Mirua, Juantxo Skalari & The Rude Band + Set Skalariak, Kaleko Urdangak, Xutik, Las Ninyas del corro, Odolkiak Ordainetan, Talco, Xiberoots, Zaunka, Nafarroa 1512 eta Reinicidentes ere batu dira kartelera.
Hiru eguneko bonuak 110 euroan daude salgai jaialdiaren webgunean.