Jazzaldia 2025: Iñaki Salvador eta Marco Mezquida

Hernani 2025(e)ko Uztailak 20
  • Jazzaldia 2025: Iñaki Salvador eta Marco Mezquida

Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.

Dichosos tributos kontzertua bi pianista bikainen arteko konexioaren ospakizuna da: Iñaki Salvador donostiarra eta Marco Mezquida menorcarra. Biak lehen aldiz elkartzen dira musika-elkarrizketa honetan, Jazzaren historiako konpositore eta pianista handiei omenaldia egiteko. Hala, genero horren bilakaeran mugarri izan diren pieza enblematikoak berrinterpretatuko dituzte, ragtimetik hasi eta gaur egunera arte.

Iñaki eta Marco eraikitzen, deseraikitzen eta jolasten arituko dira Duke Ellington, Thelonious Monk, Bill Evans, Herbie Hancock edo Keith Jarretten abestiekin, baita beren sorkuntzekin ere, entzute eta askatasun gune bat eskaintzeko. Jazzaren konpositore handiei egindako maitasun adierazpen berezia izango da hau, tradizioaren eta modernotasunaren bilduma, konposizioaren eta inprobisazioaren arteko elkarrizketa.

Iñaki Salvador funtsezko figura da Euskal Herriko musikaren azken hamarkadetan, eta, zalantzarik gabe, gure Jazzaren nazioarteko ordezkari handienetakoa. Pianista, konpositore, moldatzaile eta irakasle honek piano, harmonia eta konposizioko ikasketak egin zituen José Antonio Medina eta Jesús González Alonso pianisten edo Francisco Escudero konpositorearen zuzendaritzapean. Prestakuntza autodidakta izan du musika modernoan eta Jazzean.

Marco Mezquida penintsulako musika-eszenan gehien aritutako musikarietako bat da, oraindik 40 urteak bete ez dituen arren. Munduko edozein agertoki konkistatzera bideratutako artista da, eklektikoa eta kamaleonikoa, konpositore, pianista, inprobisatzaile eta zuzendari bikaina.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Uztailak 20
  • Ordutegia19:30
  • LekuaChillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
    Web
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Chillida Leku, Hernani

Non