Donostiako Jazzaldia 2025 jaialdiaren egitarauaren barne.
Uztailaren 19an, Bascolombiaren kontzertua izango da, Oreka TX euskal taldea eta Phonoclórica kolonbiar taldea batzetik eratua.
BASCOLOMBIA proiektuan, Oreka TX eta Phonoclórica taldeek euskal eta kolonbiar musika uztartzen dituzte, hurrenez hurren, antzeko sustraietatik eta ikuspuntu garaikide batetik. 2024an Oreka TX-eko txalapartariek eta Leonel Merchán marinbista eta Phonoclóricako liderrak egonaldi artistiko bat egin zuten proiektuaren lehen urratsak emateko. Une honetan, bi taldeak zuzeneko honen sorkuntzan murgilduta daude.
Harkaitz Mtez. de San Vicente (zurezko, harrizko, banbuzko txalaparta, bidoia), Mikel Ugarte (zurezko, harrizko, banbuzko txalaparta, bidoia), Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa), Ángel UnzuIñigo Egia (perkusioa)
Leonel Merchán (txontazko marinba), Leonardo Peña (perkusioa), Isabel Reyes (ahotsa, haziak)