Jennifer Lopez (BEC Barakaldo - uztailak 16)

Barakaldo 2025(e)ko Uztailak 16
  • Jennifer Lopez (BEC Barakaldo - uztailak 16)

Jennifer Lopez (New York, 1969) abeslariak geldialdia egingo du Barakaldon, 'Jennifer Lopez: Up all night live in 2025' nazioarteko biraren barruan, eta uztailaren 16an BECen kontzertua egingo du.

"Bere abesti arrakastatsuenekin osatutako ikuskizun elektrizatzailea". Modu horretan definitu du kontzertua Last Tour enpresa sustatzaileak. 

Jennifer Lopezen Espainiako kontzertuetarako sarrerak apirilaren 14an eta 15ean jarriko dira salgai aurresalmentan, eta, salmenta orokorrean, 16an.

  • Aurresalmenta esklusiboa: astelehena 14 eguerdiko 12etatik eta asteartea apirilak 15 santanderSmusic.com webgunean
  • Salmenta orokorra: apirilaren 16an, asteazkena, eguerdiko 12etan, enterticket.es  webgunean.


Euskal Herrira iritsi aurretik, uztailaren 8an Pontevedran, 10ean Cadizen, 11n Malagan eta 15ean Bartzelonan izango ditu hitzorduak artista estatubatuarrak.

Abeslari, dantzari eta aktore aritu den ibilbide profesionalean, 80 milioi disko baino gehiago saldu ditu Lopezek. Lehen urratsak zineman eman zituen, "Selena" (1997), "Anaconda" (1997) eta "The cell" (2000) pelikulekin. 

Musikan, "On The 6" izan zen bere lehen albumaren goiburua, eta bilduma horretako abesti ezagunenak, berriz, "If You Had My Love", "Let's Get Loud" eta "Waiting For Tonight" izan ziren.

Iaz kaleratu zuen bere bederatzigarren eta, oraingoz, azken diskoa, "This Is Me... Now" izenburuarekin. Horrekin, nabarmen jaitsi dira artistaren salmentak.

 

.eitb.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Uztailak 16
  • LekuaBizkaia Arena - BEC
    Ronda de Azkue, 1
    Barakaldo
    Web
  • Zenbatekoa65 / 250 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskararik gabe)
  • Ikusi agenda Bizkaia Arena - BEC, Barakaldo

Non