Elkartearen izenak gozatzen dugun musikari eta sentiarazten diguna adierazteko orduan dugun lotsa eza aipatzen ditu.
The Old School Swing Quartet Iruñeko bandak musika-bidaia batera gonbidatuko gaitu, hasi New Orleansen, eta Chicagoraino energia ezin biziagoz lagunduta: Swing, Boogie, Rhythm & Blues, Rock and Roll... Lindy Hop eta Rock & Roll dantzatzeko. Helburua festa % 100 dantzagarria eskaintzea da.
Zuzeneko dantza eta musika esperientzia paregabeaz gozatzera gonbidatu gaituzte, baina baita Sentitzeko musika lantegian parte hartzera ere. Herritar orori irekitako ekimena da, non pertsona gorrek beren gorputzetan erritmoa zein instrumentuak sentitu ahal izango dituzten, eta lindy hop erritmoan dantza egin, txaleko haptikoen laguntzarekin. Swinga modu inklusibo eta zirraragarri batean bizitzeko aukera paregabea.
Izen ematea: Udal Antzoki Sareko lehiatilan (turismo bulegoan) apirilaren 9tik aurrera.
Musikariak:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.