"El cabaret de los hombres perdidos"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Ekainak 27
  • "El cabaret de los hombres perdidos"

Ixtear da “Gizon galduen kabareta”, El cabaret de los hombres perdidos. Kaleko jazarpen baten zaratak asaldatu egin ditu kabaretean dauden pertsonaiak. Mutil bat jazarri, harrapatu eta jo dute. Hala ere, ihes egin eta kabaretera sartzea lortu du. Artean ez daki jazarpen horrek bizi-modu berri baten ateak ireki dizkiola. Kabaret barruan zain ditu Patua, tatuatzaile bat eta Lullaby: zauriak sendatuko dizkiote, eta etorkizuna aurkeztuko. Mutikoak abeslaria izan nahi du, baina oso bestelako eskaintza jasoko du.

Horixe da El cabaret de los hombres perdidosen abiapuntua.

Berriro ere zalantza existentziala, hipokresia eta izua. Berriro ere generoaren hastapena: publikoari taburik gabe xuxurlatzea, eta kontzientziak astintzea.

Abestiek pertsonaien emozioak erakutsiko dizkigute, eta ikusleen pentsamenduak asaldatuko.

Lor ezazu kode sekretua, sar zaitez, entzun ezazu kontatu behar dizuguna, eta, irtetean, joka ezazu zure partida....Zorte on!

Fitxa artistikoa: 

  • Antzezleak: Cayetano Fernández, Leo Rivera, Supremme de Luxe, Armando Pita
  • Konpainia: La Querente Producciones, Seda eta Rambleta
  • Zuzendaria eta egokitzailea: Israel Reyes
  • Musika-konponketak: Germán G. Arias
  • Koreografia: Verónica Mejías Vila
  • Eszenografia: Juan Sebastián Domínguez

Sarrerak: 

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: apirilak 10
  • Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.org)
  • Ohiko salmenta: apirilaren 11etatik aurrera

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLa Querente Producciones, Seda eta Rambleta
  • Data 2025(e)ko Ekainak 27
  • Ordutegia19:30-20:55
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa30 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non