Irantzu Varelak umorezko bakarrizketa gerturatuko digu oraingoan, bakeaz eta etorkiaz zeinen gogaituta gauden azaleratzeko, munduak indarkeria, batez ere misoginia eta maskulinitatearen gurtza eskaintzen dizkigun une honetan. Itzulingururik eta mozorrorik gabe; hozka egiten duten hitzekin, jotzen duten egiekin eta gutxien espero duzun lekuan lehertzen diren algarekin. Argi dauka: errealitatea deserosoa bada, hobe ironia zorrotzarekin eta pentsamendua sutan dagoela aurre egitea.