Johann Sebastian Jazz

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Ekainak 20
  • Johann Sebastian Jazz

Bi pianorentzako kontzertua.

Johann Sebastian Bachen musika (1685-1750) eta harengaineko inprobisazioak.

Johann Sebastian Jazz jolas musikala da, non, xakean bezala, Bachen amaraun kontrapuntistikoak eskaintzen dituen aukera amaigabeak miatzen ditugun. Izan ere, Bachen musika hain berezia, hain aparta egiten duena aldi berean hain sinplea eta hain konplexua izatea da. Melkodoia gutxi eta errazak baliatzen ditu, baina horien garapenak eta horien guztien balizko konbinazioek ezin konta ahal musika-lan sortzea ahalbidetzen dute. Soinu-unibertso horren barruan, musikari klasikoak eta jazz-musikariak, elkarrizketan inspiratuta, nabigatzeko, jolasteko, iradokitzeko, sortzeko eta birsortzeko aukera dute, jendeari Bachi entzuteko eta bizitzeko modu berri bat eskainiz.

Piano-duo hau 2011n sortu zuten Iñaki Salvadorrek eta Alexis Delgadok, eta Jazzaldia (Donostiako Jazz Jaialdia), Madrilgo Nazioarteko Jazz Jaialdia eta tankerako musika ekitaldi garrantzitsuetan izan da, bai eta Madrilgo Café Central, Juan March de Madri Fundazioa edo MilangoVerdi Aretoa (Italia) bezalako areto enblematikoetan ere, 2018an.

Piano-jotzaileak: Alexis Delgado e Iñaki Salvador

Sarrerak: 

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: apirilak 10
  • Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.org)
  • Ohiko salmenta: apirilaren 11etatik aurrera

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.


Laburrean

Non