Literatur solasaldiak: "Gari eta goroldiozko" (Anari Alberdi)

Leitza 2025(e)ko Ekainak 18
  • Literatur solasaldiak: "Gari eta goroldiozko" (Anari Alberdi)

Anari Alberdiren Gari eta goroldiozko liburuari buruzko solasaldia.

Sinopsia:

Goiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak, eta izan daitekeen auto-erretratuaren definizio zehatzenean, erretrobisorean, betaurreko beltzen atzean, denborak begi ertzetan egindako zartadurak zizelkatzeari jarraitzen zion. Nekatua zegoen. Nekatzen hasia beti.

Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.

instagram.com

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko Ekainak 18
  • Ordutegia18:00
  • LekuaLeitzako Herri Aretoa
    Elgoien kalea, 9
    Leitza
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Leitzako Herri Aretoa, Leitza

Non