Upyard roots reggae zaleek osatutako taldea da, 2022an jaio zen Mungian (Bizkaia). 70. eta 80. hamarkadetako urrezko garaiko musika jamaikarrean inspiratuta daude, erritmo solidoenetatik hasi eta irlako melodiarik freskoenetaraino. Gaur egun, taldeak berezko konposizioen errepertorioa du, eta Jamaikako artista ezagunenen bertsioak ere jotzen ditu.
Reggae-aren euskal eszenako hainbat musikarik osatzen dute taldea, eta, besteak beste, Message, Lone Ark Riddim Force, Tacumah, Surrogates, Fire Soul Band, Bilbao All Stars eta beste hainbat musika-proiektutan aritutako musikariak aurki ditzakegu bertan.
Sustraidun musika sustatzen jarraitu nahi dugu, gure lurraldeko reggae eszena sendotu eta hazteko asmoz.