BBK Bilbao Music Legends Fest 2025

Bilbao 2025(e)ko ekainaren 13(e)tik 2025(e)ko ekainaren 15(e)ra
  • BBK Bilbao Music Legends Fest 2025

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak –BBK Banku Fundazioak eta Bilboko Udalak babestuta eta Dekker Events-ek antolatuta– gaur iragarri du bere kontzertuen ordutegia. Dagoeneko ikusgai dago jaialdiaren webgune ofizialean (www.musiclegendsfestival.com) eta haren Facebook eta Instagrameko profiletan.

Beste urte batez, jaialdiak nazioarteko rock, blues eta soul artista handiak ekarriko ditu Bilbora. Hala, Espainian emanaldi esklusiboak egingo dituzte zenbat talde mitikok, hala nola Blue Öyster Cult eta The Dead Daisies-ek, zenbait erreferenterekin batera: Alan Parsons Live Project, Lita Ford, Samantha Fish, Eric Bibb, Errobi eta Sex Museum.

Lehenbiziko ediziotik, BBK Bilbao Music Legends Fest egitarau landua prestatzen ahalegindu da, sona handiko nazioarteko artistak eta goraka doazen proposamenak konbinatuz, eta, horrenbestez, ezinbesteko hitzordua da dagoeneko, bai zaleentzat bai kritikari espezializatuentzat. Jaialdiak formatu irisgarri, eroso eta hurbila du, eta modu aktiboan laguntzen du Bilbo kulturalki eta turistikoki dinamizatzen.

Gainera, ohi den bezala, bertoko talentua ikusarazteko, etorkizun handiko sei talderen emanaldiak izango dira esparruaren kanpoaldean kokatutako Voodoo Child agertokian: ColajetsHead HolesLos RetrosSonic TrashThe Cherry Boppers meet Patricia Reckless eta Ziraun. Eremu horretan aukera gastronomikoak, edatekoa eta merchandisinga egongo dira.

Ikusleek beren esperientzia planifikatu eta bi egun ahaztezin bizi ahal izateko, BBK Bilbao Music Legends Festen antolatzaileek ordutegi hau prestatu du bertaratuko direnentzat:

EKAINAK 13, OSTIRALA

Agertoki nagusia

  • 18:00 Ateak irekitzea
  • 18:30 SAMANTHA FISH
  • 20:20 LITA FORD
  • 22:10 BLUE ÖYSTER CULT
  • 00:30 SEX MUSEUM

Voodoo Child agertokia (kanpoaldean)

  • 19:35 COLAJETS
  • 21:25 SONIC TRASH
  • 23:45 HEAD HOLES

EKAINAK 14, LARUNBATA

Agertoki nagusia

  • 17:30 Ateak irekitzea
  • 18:00 ERIC BIBB
  • 19:50 ERROBI
  • 21:45 ALAN PARSONS LIVE PROJECT
  • 00:00 THE DEAD DAISIES

Voodoo Child agertokia (kanpoaldean)

  • 19:05 ZIRAUN
  • 20:55 THE CHERRY BOPPERS meet PATRICIA RECKLESS
  • 23:15 LOS RETROS

Egun baterako sarrerak eta bi egunerako bonuak jaialdiaren webgune ofizialean (www.musiclegendsfestival.com) eskuratu daitezke. Egitaraua behin betiko finkatuta eta ordutegia argitaratuta, erraztu egiten da beste urte batez musikaren eta plan kulturalen maitaleentzat ezinbestekoa izango den hitzordua antolatzea.

Esparrura iristeko, egonaldia planifikatzeko eta beste xehetasun praktiko batzuetarako informazioa jaialdiaren webguneko “Info erabilgarria” atalean lor daiteke.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko ekainaren 13(e)tik 2025(e)ko ekainaren 15(e)ra
  • LekuaBilbao Arena - Miribilla
    Askatasun Hiribidea, 13 (Miribilla)
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa95 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Bilbao Arena - Miribilla, Bilbao

Non