Gatibu: "Azken Zoramena Gernikan" (ekainak 7 - Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo 2025(e)ko Ekainak 7
  • Gatibu: "Azken Zoramena Gernikan" (ekainak 7 - Gernika-Lumo)

Gatibuk sorterrian joko duen azken kontzertuaren data iragarri du: ekainak 7, Gernikako San Kristobal aparkalekuan. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, eta Gaztean doan joateko aukera eman nahi dizuegu, lau sarrera bikoitzen zozketa honekin.

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da ekitaldi berezia, eta gauean bukatuko da festa. Gatiburen kontzertu nagusiaz gain, The Uski’s taldeak, Altxa Porru erromeriak eta DJ Pary & Tiza musikariek joko dute.

‘Gatibufonia’, ekitaldiaren hasiera

17:30ean, San Kristobal plazan hasiko da eguneko programazioa, ‘Gatibufonia’ ikuskizun sinfonikoarekin. Gernikako Segundo Olaeta Musika Bandak Gatiburen abestien moldaketa sinfonikoa eskainiko du. 45 musikarik osatzen dute banda, eta euren soinu sinfonikoa, gitarra, baxu elektriko eta abeslariekin uztartuko dute, Artur Sustatxaren gidaritzapean.

Kontzertuak, 18:30etik aurrera

San Kristobal aparkalekuan izango dira kontzertu guztiak, 18:30etik aurrera. Gatibuz gain, hainbat lagun igaroko dira oholtzatik gainetik. 

Lehena, The Uski’s, surf rocka eta popa uztartzen dituen Busturialdeko talde esanguratsuenetakoa. Gero, Altxaporru erromeria talde bizkaitarrak jai giroa ziurtatuko du bere zuzeneko dantzagarriarekin. Party&Tiza DJ zornotzarrek emango diote amaiera gauari.

Musikaz gain, jan-edan eskaintza berezia ere izango da. Baserritik Gernikara elkartearen eskutik, tokiko ekoizleen produktuekin egindako burritoak jan ahal izango dira, gure baserrietako produktuak eta Mexikoko gastronomiaren zaporeak uztartuz.

Gatiburen agurra, etxean, milaka lagunen aurrean

Aurreikuspenak gaindituz, berriki lekuz aldatu behar izan da “Azken Zoramena Gernikan”,  Astrako aparkalekua txiki geratu delako. San Kristobal aparkalekuan, Gatibuk errepertorio berezia landuko du, sustraietara joz, bere ibilbidearen hasierako diskoetara bueltatuz.

Sarrerak salgai daude, Gernikako turismo bulegoan eta www.haziberri.eus atarian.

gaztea.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Ekainak 7
  • Ordutegia18:00
  • LekuaSan Kristobaleko aparkalekua (Lurgorri auzoa)
    Gernika-Lumo
  • Zenbatekoa30 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Gernika-Lumo

Non