Kristalezko kioskoa: The last hidden fox

Getxo 2025(e)ko Ekainak 1
  • Kristalezko kioskoa: The last hidden fox

Badator ‘Kristalezko Kioskoa’ musika zikloaren bigarren edizioa, kalean erritmo onenak hurbiltzeko.

The Last Hidden Fox taldeak rocka, folka, bluesa eta countrya nahasten ditu, “Americana Music” estiloan. Taldearen soinuak musika akustikoaren eta elektrikoaren eraginak islatzen ditu, gai intimo eta kementsuak aztertuz.  2024an  Sunflowers at Night albuma kaleratu zuten , instrumentu eta emozio aberastasunagatik nabarmentzen diren zortzi abestiz osatua. Hainbat bira egin dituzte Euskadin eta Euskaditik kanpo.

Taldearen ezaugarri nagusia melodia aberatsetan eta letra introspektiboetan duen ikuspegia da, bere kontzertuek publiko anitza erakartzen dute: rock alderdiaren energia edota folk melodia itsaskorrak bilatzen dituena.

  • Abeslaria eta gitarjolea: Ekaitz Etxebarria
  • Gitarra nagusia eta koroak: Nicolas Demarchi
  • Baxua eta saxoa: Gorka Martinez de Lagos
  • Bateria: Aitor Brochado

 
 
Getxo Kultura

Laburrean

Non