MAJAZZ 2025: Iñaki Salvador Duo

Getxo 2025(e)ko Maiatzak 31
  • MAJAZZ 2025: Iñaki Salvador Duo

MAJAZZ 2025 Jazz Zikloaren barne.

2020an Iñaki Salvador donostiar piano-jotzaileak eta Chris Kase estatubatuar tronpeta-jotzaileak osatu zuten New Duo, eta hainbat hamarkadatako esperientzia eta talentua uztartzen ditu jazz munduan. Nazioartean ezagunak diren bi artistek musikari ospetsuekin kolaboratu dute, eta sarituak izan dira, besteak beste, Getxoko Jazzaldian, Donostiako Jazzaldian, SGAEn eta Konpositore, Egile eta Editoreen Elkarte Amerikarrean.

New Duoren errepertorioak bi musikarien konposizio originalak ditu ezaugarri, jazzeko standard klasiko batzuekin konbinatuta. Bere ibilbide artistikoaz gain, Iñaki Salvador eta Chris Kase pedagogoak dira, duela 20 urte baino gehiagotik Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatorioko Musikeneko Jazz Saileko irakasle klaustroko kide.

New Duoren izen bereko debuta 2024ko maiatzean argitaratuko da, SGAE Fundazioaren laguntzarekin, bere ibilbidean mugarri bat ezarriz eta bere proposamen musikala sendotuz. New Duo, zalantzarik gabe, esperientzia, talentua eta jazzarekiko pasioa uztartzen dituen proiektua da, bai agertokian, bai ikasgelan.

Iñaki Salvador, euskal jazzaren erreferentea, Iñaki Salvador Trio eta Naima Quartet bezalako proiektuen buru da, eta Perico Sambeat, Charles Tolliver eta Jorge Pardo bezalako artistekin lan egin du. Bere karrera nazio eta nazioarte mailan zabaldu zen, Bartzelona, Berlin edo Bukarest bezalako hirietako jaialdi ospetsuetan jo zuelarik.

Bestalde, Chris Kase tronpeta-jotzaile eta konpositorea Kenny Wheeler eta Bob Mintzerrekin grabatu du, eta zortzi disko kaleratu ditu lider gisa. Emanaldien eta grabazioen agenda estuarekin, Kase erreferente pedagogikoa da Musikenen, eta tronpeta-jazza irakasten du 2003tik.

MAJAZZ Zikloa

Aurten, Areetako Andres Isasi Musika Eskolak antolatutako “MAJAZZ” jazz zikloa Getxo Jazzaren omenez eta hari hasiera emateko antolatu da. Maiatzeko larunbat guztietan, 19:30ean, Andres Isasi Musika Eskola agertoki ezin hobea izango da jazzez betetako musika-gauaz gozatzeko. Sarrera 5 €-koa izanik, jazzaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera izango da, giro hurbil eta abegikorrean.
 
 
Getxo Kultura

Laburrean

Non