The Playpen-en (Bristol) grabatua, eta Ali Chant-ek ekoitzia, diskoak soinu-biluztasuneko uneak ditu, hari eta haize-egokitzapen ederrak, sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta instrumentu klasikoak dotore uztartuta. Kontu bikain eta obsesiboz konposatu eta ekoiztutako diskoa da. Bada krudeltasun eta inprobisazioz beteriko minuturik bertan, eta baita egokitzapen oso ondo pentsatuak zen Maikak bere konposizioetan ezin hobeto integratu dituen erritmo mazedoniarrak ere. Lau minututik beherako abesti gutxi daude. Garapen klasikoak daude pop egituren barruan, erritmo zatituak, letra aldizka deserosoak, aldizka kriptikoak.
Diziplinartekotasunaren bidetik dabilen artistarik bada, Maika da artista hori: bere talentu musikalak, eraginugariek, eta senaren bilaketa etengabeak musikari benetan paregabea bihurtzen dute.
Fitxa artistikoa:
Sarrerak:
Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.