"El hombre aro y la chica que buscaba a Lorca"

Berrioplano 2025(e)ko Maiatzak 24
  • "El hombre aro y la chica que buscaba a Lorca"

Miguel Goikoetxandia antzerkigile eta eszena zuzendari nafarrak Gayarren estreinatu du bere antzezlan berria. José gazte ijitoa da, lotuta duen etorkizunetik ihes egin nahi duena. Marinak bizi duen familia- egoeran, babesleku bakarra poesia da. Idatzi egin nahi du, beste bizimodu bat irudikatzeko eta Lorca ezagutzeko bere nahia betetzeko.

Bi gazteak herria uztera arriskatuko dira, Bartzelonako 1936ko Herri Olinpiadan parte hartzeko, Berlinen egindakoaren erantzun antifaxistan. Bertan, kirol berri bat aurkeztu nahi dute. Maitasun- eta adiskidetasun-istorio bat, xalotasun eta deskubrimendukoa, tragedia eta itxaropenekoa, pixkana-pixkana askatzen doan mundu batean…

Iluna Producciones 20 urte baino gehiagoko ibilbidea duen konpainia nafarra da. Bere titulurik aipagarrienak eduki soziala edo memoria historikoarekin zerikusia duten dramak dira, hala nola “Vencidos”, “Con los ojos abiertos”, “Perséfone” edota “Ezkaba”, bere azken ekoizpena.

Fitxa artistikoa:

  • Egiletza eta zuzendaritza: Miguel Goikoetxandia
  • Antzezleak: David Larrea, Raquel S. Corcuera, Marta Juániz, Miguel Goikoetxandia, Ana Berrade
  • Eszenografia: Ion Martinkorena
  • Jantzitegia: Iluna Producciones
  • Argiztapena: Ion Martinkorena
  • Iluna Produccionesen ekoizpena

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaIluna Producciones
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 24
  • Ordutegia19:00
  • LekuaMaría de Maeztu Kultur Etxea
    Camino de la Fuente, 1
    Berrioplano
    Web
  • Zenbatekoa7,50 / 8,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda María de Maeztu Kultur Etxea, Berrioplano

Non