Andereño izateko ikasi zuen, baina egun batean Granadari buruzko bideo bat grabatu zuen, biralizatu egin zen, eta orduz geroztik ez da agertokietatik jaitsi. Publikoa barrez leherrarazten du bere bizitzan eta egunerokotasunean oinarritutako txisteekin.
Bere publikoaren % 86 emakumeak dira eta ikaragarri gustatzen zaio emanaldi bakoitzean “Emakumeek ez dute graziarik” topikoa gezurtatzea... ez delako egia. Bere umoreak emakume guztien gaiei buruz hitz egiten du XXI. mendean bizi den 30 urteko emakume baten ikuspegi globaletik. Ez da isiltzen gai intimoei heldu behar dienean, edo sexualitateari, berdintasunari edo komedian gertatzen ari den paradigma-aldaketari buruz hitz egin behar duenean.
Ikuskizun berri honetan, artistak erakutsi egingo dizu nola aldatu zaion bizitza azken urteetan, arlo profesionalean zein pertsonalean, eta hainbat gai jorratuko ditu, hala nola ezkongabetasuna, adina eta osasun mentalaren garrantzia. Den-dena komiko onenetako baten grazia eta bizitasunarekin.
Hori da Marta Martínez, Martita de Graná, andereño, bakarrizketari eta emakumea.