ARTiK 2025 - Ikerketa artistikoari buruzko topaketa

Errenteria 2025(e)ko maiatzaren 23(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 24(e)ra
  • ARTiK 2025 - Ikerketa artistikoari buruzko topaketa

Maiatzaren 23 eta 24an ARTiK ikerketa artistikoari buruzko topaketak egingo dira Gipuzkoako Dantzagunean eta Eresbilen. Aurtengoa 3. edizioa izango da. Jardunaldietan izena emateko epea zabalik dago.

Hirugarren edizio honetan, ARTiKek bere ikuspegia zabaldu nahi du, ikerketa artistikoak dantzan dituen askotariko moduak esploratzen jarraitzeko; askotariko metodologiak, formatuak eta esperientziak elkarrizketan jarriz. Aurreko edizioen ondoren, gure testuinguruan ikerkuntzan azaleratzen ari den paisaia bat kartografiatu zen, eta aurten topaketa esparrua zabaltzea da helburua: Nola gauzatzen da dantza ikerketa? Zein formatutan egin eta transmiti daiteke? Nola artikulatu sostengatuko duten sareak?

Horretarako bi eguneko topaketak, hitzaldiak eta praktikak izango dira Eresbilen eta Dantzagunean.

  • Datak: maiatzak 23 eta 24
  • Ordutegia: 10:00-17:00 (bazkaltzeko tartearekin)
  • Izena emateko: idatzi mezu bat dantzagunea@gipuzkoa.eus helbidera

Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 23(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 24(e)ra
  • LekuaEresbil, Dantzagunea - Errenteria ()

Non