KANTU ETA HITZA 2025: Anari

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Maiatzak 22
  • KANTU ETA HITZA 2025: Anari

Kantu eta Hitza 2025 jaialdiaren barne.

Anari euskal musikaren panoramako ahots pertsonaletakoa da, 1997an bere izena zeraman lehen diskoa argitaratu zuenetik. Hogeitaka urteko ibilbidean osatu du bere obra eta ibilbide oparoa, eta bakarrik zein musikari andanarekin kolaboratuz oso berea duen soinu bat garatu du.

Hasieratik, kritika espezializatuak Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu du bere musikari ibilbidea. Bere ahots hautsi eta leunarekin batera, bere hitzen poetika goraipatu da.

Egun, bere banda indartsuarekin batera Giza zarata (Tristuraren industria, 2024) azken diskoaren aurkezpen biran dihardu. Joaquín Pascual-ekin elkarlanean ekoiztua eta Paco Loco-ren estudioan grabatua, aurtengo disko onenen artean aipatu du Rock de Lux aldizkariak, besteak beste.

  • Oharra: Eguraldia txarra izango dela aurreikusten bada, Erraldoien Txokoan (Descalzos 72) eginen dira kontzertuak. Kasu horretan edukiera mugatua izango da. Sarrerak doan izango dira eta bertan jasoko dira, kontzertuak hasi baino ordubete lehenago. Bi sarrera hartu ahalko ditu, gehienez, pertsona bakoitzak.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 22
  • Ordutegia20:00
  • LekuaO-ko Ama Birjinaren Plaza

    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda O-ko Ama Birjinaren Plaza, Pamplona/Iruña

Non