Noa & The Hell Drinkers + The Donkey Riders

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Maiatzak 17
  • Noa & The Hell Drinkers + The Donkey Riders

Noa & The Hell DrinkersNoa Eguiguren (ahotsa), Gonzalo Portugal (gitarra), Manu Gestido (baxua), Paul San Martín (teklatuak/Hammond) eta Ibai Ros (bateria).

2023ko European Blues Challenge ospetsuaren talde irabazleak, Portugal, Suitza, Txekiar Errepublika, Alemania, Errumania, Frantzia eta Espainiako eszenatokietan zehar 2023-2024an egindako bira apoteosikoaren ostean, etxean handikiro ospatu nahi du ekitaldi berezi batekin: blues & roll gau magikoa, estatuko eta nazioarteko musikari handien lankidetzarekin.

The Donkey RidersIker Piris (ahotsa eta gitarra), Jon Aira (gitarra) eta Andy Martin (bateria).

Musika afroamerikarraren biderik benetakoena eta basatiena. Gitarra zorrotz eta urratzaileak, antzinako ahots-armoniak, eta bateria-erritmo pisutsu eta beltzaranak; horiek dira The Donkey Riders taldearen soinua osatzen duten osagaiak. Hirukoteak, musika afroamerikarraren bide basatienaren aldeko apustua egiten du, modu lotsagabe eta berezian interpretatuz.

The Donkey Riders taldearen errepertorioa kantu originalez eta beste batzuen moldaketez osatuta dago. Prest egon izerditu eta dardarkatzeko, The Donkey Ridersen gordintasun estilistikoak dezibelioz betetako begizta hipnotiko batean harrapatuko zaituzte.


Laburrean

Non