MAJAZZ 2025: Ander García

Getxo 2025(e)ko Maiatzak 17
  • MAJAZZ 2025: Ander García

MAJAZZ 2025 Jazz Zikloaren barne.

Ander Garcia euskal kontrabaxu-jotzaileak bere originaltasunagatik eta nortasun handiagatik ezaguna den musika eskaintzen du, euskal folkloretik eta jazz gaurkotuenetik abiatuta sortua. Anderrek zuzenekoa eskaintzen du hainbat formatutan: Jorge Castañeda pianistarekin batera osatutako bikotea, hirukotea eta laukotea bateria eta txalapartarekin. Kantu tradizionaletan, konposizio berrietan eta bere bost diskoetan lider bezala lagundu dioten kantuetan oinarritutako musika aurkezten du. Ander García Jazz Basque Project-ek bi estiloen arteko oreka bilatzen du: euskal musikaren estetika eta jazz garaikidea.

MAJAZZ Zikloa

Aurten, Areetako Andres Isasi Musika Eskolak antolatutako “MAJAZZ” jazz zikloa Getxo Jazzaren omenez eta hari hasiera emateko antolatu da. Maiatzeko larunbat guztietan, 19:30ean, Andres Isasi Musika Eskola agertoki ezin hobea izango da jazzez betetako musika-gauaz gozatzeko. Sarrera 5 €-koa izanik, jazzaren mundu liluragarrian murgiltzeko aukera izango da, giro hurbil eta abegikorrean.

 

Getxo Kultura

Laburrean

Non