Probalekua euskarazko umorezko bakarrizketen saioa da, non parte-hartzaileek hamar minutuko testuak aurkezteko aukera izango duten. Urtarrilaren 31an egingo den IAKko lehen standup saio honetan Danel Galdaera, Jone Bengoa, Lander Varona, Leo Bueriberi eta Eñaut Zuazok hartuko dute parte, saioaren gidaria Asier K. izanik. Karkarkar euskara hutsean egiten den lehenengo mikrofono irekia da, eta komediagileen, ikus-entzuleen eta komedia zaleen topagunea izatea da bere helburu nagusia. Hiru Damatxoren eskutik sortutako ekimen honek Donostiako DOKA antzokian eman zituen lehenengo pausuak eta 2025ean Arabako ikusleen umore-sena neurtzera dator Gasteizera.