2025eko Eibarko Antzerki Jardunaldien barne.
Film ahaztezinaren antzerki-egokitzapena; gure gizartearen desberdintasunei buruzko gogoeta.
Los lunes al sol filmak sakonki aztertzen du nola egoera ekonomikoak molda ditzakeen nortasuna eta giza harremanak. Narratiba zintzo baten bidez, justizia sozialari eta lan-sistema garaikideari buruzko galderak egiten dizkigu, eta gure gizartearen desberdintasunei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Lan hau gure mendeko espainiar zinematografiako filmik bikainenetako baten antzerkirako egokitzapena da, eta ezin hobeto islatzen ditu eguneroko arazoetako batzuk, zalantzarik gabe, etorkizunean ere hor jarraituko dutenak. Los lunes al sol filmak modu errealista eta hunkigarrian erakusten dizkigu lan-merkatu lehiakor eta aldakor batean lana aurkitzen saiatzen garenean bizi izaten ditugun eguneroko borrokak, frustrazioa eta etsipena. Eta aukerafaltak eta presio sozialak nola eragiten dieten harreman pertsonalei, autoestimuari eta etorkizun hobe baten esperantzari.
Fitxa artistikoa: