"Lo peor que le puede pasar a un niño"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Maiatzak 15
  • "Lo peor que le puede pasar a un niño"

"Post mortem azterketa" edo nekropsia deitzen zaio gizaki zenduei egiten zaien prozedura mediko bati, gizaki horiek bizitzan izan dituen baldintza medikoei buruzko informazioa lortzeko. Pieza honetan, 40 urte inguruko mutil batek eta Barbie izeneko alter egoak beren bizitza-nekropsia egingo dute. Nolako haurtzaroa izan zuen kontatuko dute, nolako nerabezaro eta heldutasuna, nola bizi izan zituen irakasleek, aitak, aitona-amonek, lagunek eta gainerako gizonezkoen eraginak. Beren maskulinitatea nola eratu den ikusiko dute, harik eta Barbiek nekropsia leherraraziko duen arte.Barbie eta untxi baten nekropsia bat eszenaratuz, Javier Liñerak antzerkia erabiltzen du, azken arte gisa ez ezik, xaxatzeko, gogoratzeko, birrintzeko, duintzeko... tresna gisa ere. Eszena krudelak lortzen ditu, baina ez desatseginak. Gogorrak, baina gomendagarriak. Zoragarri idatzi eta taularako ederki planteatutako eszenak.

Proiektu irabazlea izan da Gasteizko Udalaren Antzoki Sarearen tokiko koprodukzio eszenikorako laguntzen 2024ko deialdian.

OHARRA: Funtzioan argi estroboskopiak erabiliko dira

Fitxa artistikoa: 

 

Sarrerak: 

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: apirilak 10
  • Online salmenta apirilaren 10eko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.org)
  • Ohiko salmenta: apirilaren 11etatik aurrera

 

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen Udaberri-udako programazioaren parte da.


Laburrean

Non