Literatura solasaldia: "Monogamoak"

Arrasate-Mondragon 2025(e)ko Maiatzak 15
  • Literatura solasaldia: "Monogamoak"

Programazioa 2024-2025

  • Urriaren 17an, eguena: ‘Emakume gaiztoak’, Marilar Aleixandre
  • Azaroaren 21ean, eguena: ‘Oihan hiltzean mundua’, Ursula K. Le Guin
  • Abenduaren 19an, eguena: ‘Gerezi-denbora ’, Montserrat Roig
  • Urtarrilaren 30ean, eguena: ‘Ulu egiteko bolondres bila’, Harkaitz Cano
  • Otsailaren 27an, eguena: ‘Su festak’, Jon Urzelai Urbieta
  • Martxoaren 27an, eguena: ‘Mesfida zaitez’, Bea Salaberri
  • Apirilaren 10ean, eguena: ‘Independentzien eguzkiak’, Ahmadou Kourouma
  • Maiatzaren 15ean, eguena: ‘Monogamoak’, Iñigo Astiz

Ordutegia: 18:00-20:00
Koordinatzailea: Alex Gurrutxaga

Literatura solasaldien funtzionamendua

Hilero taldeko partaideak elkartzen dira, aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko. Koordinatzaile batek saioak bideratzen ditu, eta batzuetan liburuen egileek ere parte hartzen dute. Biblioteka saiatzen da aukeratutako liburuaren hainbat ale lortzen, taldekideek maileguan eraman ditzaten.

Solasaldiek aukera ematen dute egile eta estilo literario desberdinak ezagutzeko. Orokorrean, taldeko iritziek asko aberasten dute norberak liburua irakurri duenean jasotako inpresioa. Jakin ezazu ez zaudela behartuta berba egiten, eta liburua bukatu barik ere etorri zaitezkeela.

Doako jarduera honetan aldez aurretik izena eman behar da. Plaza mugatuak daude, hemen dituzu argibideak.

arrasate.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 15
  • Ordutegia18:00-20:00
  • LekuaKulturate
    Azoka, 1
    Arrasate-Mondragon
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kulturate, Arrasate-Mondragon

Non