Euskaraldia 2025 (EGIN ZAITEZ AHOBIZI EDO BELARRIPREST!)

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • Euskaraldia 2025 (EGIN ZAITEZ AHOBIZI EDO BELARRIPREST!)

Elkar mugituz egingo dugu lelopean, 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da laugarren Euskaraldia. 

Aldi honetarako, Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatu eta ekimena bera berrabiaraztea proposatu dute, egun konkretu batzuetako ariketa soziala izatetik, "nazio mailan, euskararen lurralde osoan, eta denok batera egiten dugun dinamika"  izatera pasa dadin. Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia izan asmo du, zabalagoa, bai denboran, bai gizartean. 

Iruditeria ere berritua dakar Euskaraldiak, herritarrak dira erabateko protagonista, asko eta askotarikoak dira eta mugimenduan daude: hitz egiten, elkarri eragiten, elkar emozionatzen eta, nola ez, elkar mugitzen ikusten dira.  

Berritasunak berritasun, orain arteko oinarriari eutsiko dio Euskaraldiak: ariketa egin nahi lukeenak izena eman beharko du ahobizi ala belarriprest gisa, eta rol hori beteko dute 11 egunez, dagokion txapa jantzita. Era berean, azpimarra jarriko da Euskaraldiak gizarteratu eta arau sozial bihurtu nahi dituen hizkuntza portaeretan: hala nola, lehen hitza euskaraz egitea; euskaraz ulertzen dutenekin euskarari eustea (elkarrizketa elebidunak); eta euskaldunak, euskaldunari, beti, euskaraz egitea.

NOLA EGIN ARIKETAK PROPOSATZEN DUENA?

  • Ariketan parte hartzeko, izena eman behar da.
  • 16 urtetik gora edukitzea eta euskaraz ulertzea dira izena emateko baldintza bakarrak.
  • Izena ematean, bakoitzak aukeratuko du zein den hartu eta bete nahi duen rola
  • Maiatzean, guztiok batera egingo dugu ariketa, ahobizi edo belarriprest garen adierazten duen txapa soinean dugula.  

Rola edozein izanda ere, txapak aurrean dugunari mezu argia helarazten dio: nirekin egizu euskaraz, lasai!
Ariketa eroso egiteko ezinbesteko tresna da, beraz.

.eitb.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non