Carmen Martín Gaiteren eleberriaren egokitzapen eszenikoa duzu ikuskizun hau; eta nobela, bere aldetik, Perraulten ipuinaren berrinterpretazioa. Brooklyn-en bizi da Sara Allen, eta Manhattan du amets. Behin batean, ihes egin du etxetik, amona bisitatzeko, zein garai baten abeslari izan baitzen music hall-etan. Baina galdu egingo da, denbora gabeko bidaia batean, zinema-filmaketen artean, Central Park inguruan. Bidean gozogile aberatsa eta adingabeko eskalea ezagutuko ditu, eta biekin bi sekretu partekatuko ditu, askatasuneranzko bidea aurkitzen lagunduko diotenak.
Martín Gaiteren Gaztela eta pelikuletako New York uztartzen dituen proposamen musikala, eta maitagarrien ipuin garaikide bat aldi berean, hogei pertsonaia antzeztuko dituzten bost interpreteren eskutik. "Antzerkian hasi nintzenetik izan dut Caperucita en Manhattan taularatzeko gogoa. Are gehiago duela hamabiurte New York utzi nuenetik, eta are gehiago duela hiru urte neskatxa baten ama naizenetik. Nire ustean, Caperucita en Manhattan inoiz izan ginen haurrei eta inoiz izango garen aitona-amonei buruzko kontakizuna da. Askatasunari eta bakardadeari buruzko kontakizuna, zure askatasuna gauzatzeko bakardadeari buruzkoa" (Lucía Miranda).
Fitxa artistikoa:
Artistak: Mamen García, Miriam Montilla, Carmen Navarro, Carolina Yuste / Mar Calvo, Marcel Mihok (kontrabaxua / contrabajo)