2025eko Vértigo Rock musika jaialdia maiatzaren 11an ospatuko da.
Aurten, 18 urte betetzen dute. Aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, formatua errepikatuko dute aurtengoan ere, goizean bi kale-kontzertu edukiko dituzte, "Martxoak 8"-ko plazan, arratsaldean, hiru kontzertu egongo dira, beste bat Zubiaurre kalean arrats-gauean eta, itxiera gisa, beste lau kontzertu plazan.