¡Qué fantástica esta fiesta!, batez ere, Raffaella Carráren erritmoko festa bat da.
Antzerki-aretoa herri bateko plaza bihurtzen da, herritarrek urte osoan igurikatu dituzten herriko jaiekin udari amaiera emateko. Petardoen bolbora, orkestraren cumbiak eta La Esquina tabernako koñaka amaitzen direnean, herritarrak arnasa hartzera eseriko dira, eta ohartuko dira zein beharrezkoa den tarte batez errealitatetik aldentzea.
Komedia zintzoa, mundutik kanpo dagoen espazio batean, arazorik gabe, eta ezer gertatzen ez dela. Izan ere, batzuetan, batek horixe behar du: ezer ez gertatzea.
¡Qué fantástica esta fiesta! lanak Raffaella Carráren bizitza eta obra hartzen ditu aitzakiatzat entretenimendua aldarrikatzeko.
Fitxa artistikoa: