Bizi ala Iraun 2025: MITSUNE + JOSEBA IRAZOKI

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Maiatzak 10
  • Bizi ala Iraun 2025: MITSUNE + JOSEBA IRAZOKI
  • Bizi ala Iraun 2025: MITSUNE + JOSEBA IRAZOKI

2025eko Bizi ala Iraun zikloaren barne.

MITSUNE

Mitsune Berlinen egoitza duen folk fusio talde japoniarra da. Bere kideak Japonia, Australia, Alemania eta Greziatik datoz. Taldearen soinuak Japoniako folk tradizionala musika psikodelikoarekin, zinematografikoarekin eta erritualarekin konbinatzen ditu, folklore modernoa punk pentsamoldearekin eskainiz. 

Mitsuneren bihotza eta arima Tsugaru shamisen da, hiru hariko laute instrumentu tradizionala, antzinako Japoniako musikari itsu alderraiek hedatua. 

Mitsunek shamisenaren tradizioa ohoratzen eta modernizatzen du, bere istorioak instrumentu zahar honen bidez transmitituz. Bere zuzeneko ikuskizuna energia gordinez, irudi dekadentez eta umore pittin batez beteta dago. 

JOSEBA IRAZOKI

Trebetasun anitzeko euskal musikari betigosea, dotorea eta pragmatikoa; ia 20 diskoko diskografia zabala osatu du. Konposizioan bezala inprobisazioan ere interesaturik, Joseba Irazokik proiektu, abentura eta ekimen multzo heterogeneo batean utzi du bere arrastoa, eta, azkenean, bere izaera introspektibo eta pertsonalena askatu du bere izenarekin sinatzera ausartu den lanetan. Horiekin guztiekin, Irazokik ateak zabaldu dizkio unibertso zintzo eta zuzen bati, aratza eta landua dena, zeina sortzen baita sei soken tradizioaren ikerketa sakonetik eta esperimentaziotik, bai eta nortasun espezifiko baten bilaketa sutsutik ere, zeina azkenean aurkitu baitu bere baliabide propioak erabiliz. Horrela, oinarritzat hartzen ditu gitarra irudimentsu batzuk; betiko ezagunak balira bezalako naturaltasuna darien bukleak egiteko gaitasuna; ahots garbi, seguru eta zirraragarri bat; eta melodia bikainak bakantzeko dohaina. Joseba gitarrista oparoa da, ausarta eta zentzuduna, hurbila eta, aldi berean, xokogune miresgarriz betea. Beti konposizioaren, inprobisazioaren eta esperimentazioaren artean ari da, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatzen.

Bere izenarekin sinatutako sormen-lanez gainera, beste musikari batzuekin batera aurkitzen dugu proiektu eta kolaborazio zerrenda luzean, haietan parte hartuz saioko musikari gisa eta zuzeneko gitarrista modura;  besteak beste, honako bidaide hauekin: Nacho Vegas, Duncan Dhu, Mikel Erentxun, Rafa Berrio, Amateur, Petti, Rudiger, Rafa Rueda, Anje Duhalde...

Gainera, Joseba Atom Rhumba talde ospetsuko kidea ere izan da, eta nazioarteko artisten ondoan aritu da eta haiekin birak egin ditu: Terry Lee Hale, Barrence Whitefield, Damo Suzuki...

 


Laburrean

Non