Santurtziko Liburu Azoka 2025

Santurtzi 2025(e)ko maiatzaren 9(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • Santurtziko Liburu Azoka 2025

2025eko Liburu Azokaren edizioa Santurtziko Parke Nagusian ospatuko da maiatzaren 9 eta 18 bitartean. Hamarren bat Liburu denda eta argitaletxe bilduko dira bertan, horrez gain, herriko zenbait idazle ere hurbilduko dira asteburuan liburuak sinatzera.

Hamar egun horietan zehar bertaratuko diren herritarrek egitarau oparo batez gozatu ahal izango dute: Stand-ak, idazleen sinadurak eta euskarazko nahiz gaztelerazko literatur eskaintza ugaria.

Alkateak azpimarratu duenez, "Liburu Azoka ezinbesteko hitzordua da gaur egun Santurtziko kultur egutegian, topagunea baita irakurzale, familia eta tokiko idazleentzat".

Azoka goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:30era, irekiko da. Aurten, "Urtemugak: Lauxeta eta Aresti" erakusketa egongo da ikusgai eta "Santurtzi, bederatzi mendeko bidaia" liburua, Santurtziko Literatur Elkarteak udalerriari buruz idatzitako kontakizunak biltzen dituena, salgai. Liburuaren erosleak Hala Bazanek liburuaren azalarekin diseinatutako poltsa bat lortzeko zozketan sartuko dira.

Aurreko edizioetan bezala, eta Santurtziko Udal Liburutegien Sareak antolatuta, azokan erosketak egiten dituzten pertsonen artean 60 euroko balioa duten lau liburu-sorta (bi helduentzat eta bi haurrentzat) zozketatuko dira. Parte hartzeko, erosketa-tiketa eta irakurle-txartela aurkeztu beharko dira Liburutegi Nagusian maiatzaren 21a baino lehen. Zozketa hilaren 21ean egingo da, 12:00etan, bertako haur liburutegian. Gainera, % 10eko deskontua ezarriko da argitaletxeen nobedadeetan azoka osoan zehar.

Santurtziko Liburu Azokak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa eta Santurtziko Udaleko Kultura Arloaren, Euskadiko Editoreen Gremioaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.


Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 9(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • LekuaParque Central
    Santurtzi
  • Ikusi agenda Santurtzi

Non