Mare Clausum zikloa: Xabier Alberdi

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Maiatzak 7
  • Mare Clausum zikloa: Xabier Alberdi

Mare Clausum erakusketarekin loturiko bisita eta hitzaldiak

Euskal Itsas Museoak Mare Clausum erakusketarekin lotutako hitzaldi eta bisita sorta bat jarri du abian, aurtengo otsaila eta ekaina bitartean. Ziklo honek arlo guztietako aditu ugari izango ditu, Norena da itsasoa? galderaren erantzuna bilatzen saiatuko direnak.

Museoaren asmoa itsasoen kontrolaren gaia jorratzea da. Horregatik, gure artean izango ditugu: Globernance, Gobernantza Demokratikorako Institutuko idazkaria den Juanjo Álvarezek egungo geopolitikaren analisia egingo du, Azti Fundazioko Ángel Borja ikertzaileak giza jarduerek ozeanoan sortzen dituzten eraginak aztertuko ditu eta Salvamento Maritimo Humanitarioko (Aita Mari salbamendu ontzia) ordezkari batek egungo krisi humanitarioaz hitz egingo digu.

Gainera, Xabier Alberdi erakusketaren komisarioak bi bisita tematiko egingo ditu ziklo honetan. Museoko zuzendari zientifikoak Mare Clausum erakusketan barneratuko gaitu, baina bi ikuspuntu ezberdinetatik: “Euskal zubia: Euskal Herriaren funtzioa norgehiagoka ozeanikoetan” eta “Garapen teknologikoa eta ozeanoetako nagusigoa”.

Hemen dituzue hitzaldi eta bisita bakoitzaren datak:

  • otsailak 12: Juanjo Alvarez
  • Martxoak 19: Xabier Alberdi
  • Apirilak 9: Ángel Borja
  • Maiatzak 7: Xabier Alberdi
  • Ekainak 11: Aita Mari

Laburrean

Non