Agurtzane Paz Moro: Historian lizentziaduna 2007an, eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean 2016an. Erakunde horretan garatu du bere ikerketa-jarduera 2022ra arte, eta José Ramón Díaz de Durana irakasleak zuzendutako hainbat talde eta ikerketa-proiektutan parte hartu du.
Behe-Erdi Aroa du aztergai (hur. XIV-XVI). Zehazkiago, Behe Erdi Aroko nobleziaren eta kaparetasunaren leinuak Euskal Herrian, eta arreta berezia jarriz integratu zituzten emakumeei eta haien botere- eta eragin-guneei.Bere ikerketen artean, Erdi Aroko iturri dokumentalen edizioak ere nabarmentzen dira, besteak beste bi erakunde erlijioso femeninoei eskainitakoak: Barriako monasterioa. Historia eta dokumentuak (1232-1524) eta Kexaako San Joan monasterioaren bilduma dokumentala (Araba, 1332-1525).
Gaur egun, Erdi Aroko Historiako irakaslea da, Historia eta Ondare graduan.
Argazkia: Kexaako erretaularen irudia, Art Institute of Chicagon kontserbatzen dena. Bertan, María Sarmiento agertzen da, Leonor de Guzmán amaginarrebarekin, Ayala kantzilerraren errain eta emaztearekin, hurrenez hurren.