"Maite Zaitut" (Pirritx, Porrotx eta Marimotots-i omenaldia)

Barakaldo 2025(e)ko Maiatzak 3
  • "Maite Zaitut" (Pirritx, Porrotx eta Marimotots-i omenaldia)

Herri omenaldi erraldoi batek ‘MAITE ZAITUT’ esango die Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei, Bizkaia Arena-BEC! aretoan.

Behin batean, maitatzen zekien herriari “maite zaitut” esaten irakatsi zioten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Orain, ereserki bilakatutako abestiak hogei urte beteko dituenean, merezitako “maite zaitut” ozena eskaintzeko herri omenaldi bat antolatu du Maite Zaitut Kultur Elkarteak. 2025eko maiatzaren 3an izango da “festa erraldoia” Barakaldoko Bizkaia Arena-BEC! aretoan, eta 14.000 pertsona biltzea espero da.

Esku askotara jositako ikuskizun hunkigarri eta dibertigarri baten bueltan denok haur bilakatzea izango da helburua, sudur gorria jantzi eta pailazoen unibertso
magikora jauzi egiteko. Oholtzan, ordea, ez dira pailazoak eurak ariko: haiek oholtzatik zein publikotik omenduak izango dira.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 3
  • Ordutegia17:00
  • LekuaBizkaia Arena - BEC
    Ronda de Azkue, 1
    Barakaldo
    Web
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bizkaia Arena - BEC, Barakaldo

Non