Anabasa izena hartu du Denaren hirugarren lan luzeak. “Anabasa eremua” filmari erreferentzia eginez, honek bezala, portua du eszenatoki nagusi. Portuak badoan jendea eta datorrena gurutzatzen diren lekuak dira. Lekuez hitz egiten du diskak. Aurkitutako lekuez eta galdutakoez. Hartzen ditugun lekuez, eta kentzen ditugunez. Norbere lekuez eta besteenez. Etxetik joan nahi izateaz eta leku berera itzultzeaz. Norbera erbeste izateaz. Lekuak dira guztiak. Aterperik gabeko lekuak, hondakinen artean, eta guztietan du nolabait, anabasak leku bat.
Bonberenea Ekintzak eta betepaeta bidez argitaratua.