Irungo Liburutegiak ingelesez egingo den tailer honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Parte hartu nahi duten pertsonei estilo ezberdinetako irakurgaiak eskainiko zaizkie eta inguru atsegin batean beste irakurle batzuekin beraien esperientzia partekatzeko aukera izango dute. Aukera paregabea da literatura ingelesez deskubritzeko eta beste irakurle batzuekin partekatzeko. Parte hartzeko, B2 maila izatea komeni da.
Koordianatzailea: Slawka Grabowska